Eskolarako osagarri politak, baina batez ere praktikoak sortzen ditugu. Popelina muselinarekin nahastea maite dut amantaletan, koloreekin jolastea, formak aldatzea eta garrantzitsuena: egiten dugunarekin gozatzea.
Bizitza erraztuko dizuten osagarri ugari aurkezten dizkizut karpeta hauetan, kalitatezko oihalekin sortuak eta kolorez beteta. Animatzen koloretako munduan murgiltzen? :)