Karpeta hauetan bizitza erraztuko dizuten produktuak aurkituko dituzu.
Nezeserretako estanpauak nik-neuk sortutakoak dira. Esklusiboak Hasi ta Hazi markakoak. Bakarrak diren gauzak sortzea maite dut, eskuz egindakoak, pazientziarekin, maitasunarekin.
Bestetik, zero waste produktuak ere aurkituko dituzu hemen: klikak, adibidez, nezeserren “soberakinekin” sortuak daude. Sinistu esaten badizut behin probatuta gehiago nahiko dituzula! Gainera kolorez beteak daude, gure estanpau propioekin sortuak.
Eta zero waste ere badira gure oihal berrerabilgarriak arrazoi bigaitik:
1. Produktu handiekin hasten gara beti oihal berriak jasotzean: amantaletatik hasi, gero hamaiketako poltsak, eta azkenik, oihal txikiak geratzen zaizkigunean, oihal edo toailatxo berrerabilgarriak egiteko gordetzen ditugu. Hemen ez da ezer alperrik botatzen!
2. Oihal edo toailatxo hauek berrerabilgarriak dira, erabilera bakarreko oihal desmakilanteak albo batera uztea bilatuz. Hauek garbigailuan sartu eta garbi-garbi geratuko zaizkizu hurrengo baten berriz erabiltzeko!
Animatzen gure produktuak probatzera? :)