Eskola bat zara? 🌼

Ei, eskola bat zara? Ba… hau interesatu ahal zaizu!

Badakizu lan karga handia dela eta, ez ditugula irakasle amantalak eskaripean sortzen. Hauek egiteko oihalak erosi, konbinatu, moztu, josi eta argazkiak ateratzeko behar den denbora ez da txikia. Horregatik nik nire erritmora sortu eta behin bukatuta daudenean eskuragarri ipintzea da asmoa.

Baaaaaina (hemen berri ona): eskola bat bazara, lagun talde bat edo eskari handitxo bat egin nahi baduzu, orain baduzu aukera! 10 eskaritik gora zuk sortu ahalko duzu zure gustoko konbinazioa, eta nik gusto handiz eta nire maitasun guztiarekin martxan ipiniko naiz ahal bezain pronto esku artean izan dezazun.

Zeintzuk dira baldintzak?

  1. Eskuz egindako amantal hauek bihotzez baloratzea
  2. 10 amantal baino gehiago eskatzea (pitxi edo mahuka luzekoa izan daiteke, edo popurri bat, al gusto jiji)
  3. Pazientzia izatea

Onurak?

  1. Zure gustoko konbinazioa sortuko duzu
  2. Izena bordatzeko aukera izango zenuke

Animatzen? Bidaliguzu email bat hurrengo helbide honetara eta katalogoa bidaliko dizugu:

hasi.ta.hazi@hotmail.com

Laster arte! πŸ™‚