Pitxi Mugarra M tallan
Pitxi Mugarra M tallan
Pitxi hauen patroia Hasi ta Hazi markako esklusiboak dira, eta benetan bereziak! Alderantzizkagarriak izanik, bi aldetatik erabili ahal izango dituzu, beraz, aukera bikoitza izango duzu! Gainera, poltsiko bakarra duela ematen duen arren, ez ahaztu alderantzizkagarriak direnez, bigarren poltsiko bat barruan aurkituko duzula. Honek kontrapeso egiten lagunduko dizu, eta estiloa eta funtzionaltasuna uztartzen ditu! Praktikoak, esklusiboak eta alaiak, ezin gehiago eskatu! π
Materiala: kotoia %100
Garbiketa: Eskuz garbitzea da gure gomendioa, baina noski garbigailuan sartu daiteke 30 gradutara gehienez. Ostean bera bakarrik sikatzen utzi (aukeran horizontalean hobe), lehorgailuan sartu gabe. Plantxa pasatu daiteke tenperatura baxuan popelinaren aldetik (oihal lisutik).
Tallajea: zure ohiko kamiseta talla aukeratzea gomendatzen dizugu.
44,00 €
1 stockean