Aspalditik nire sare sozialetan bazabiltza, agian pixkat ezagutuko nauzu jadaโฆ Baina hemendik berria bazara, ongi etorri nire txokotxora ๐ผ
Arantza naiz. Urte askotarako!
Bidaiatzea maite dut, beti kamera eskuan ๐ท momentuak, koloreak eta istorio txikiak harrapatzeko.
Baina badago nire bizitzan txikitatik nirekin doan pasio bat:
joskintza โ๏ธ๐งต
Ez zait bereziki gustatzen baxuak edo botoiak jostea, ez zaitut engainatukoโฆ ๐ Baina izugarri gustatzen zait sortzea. Ehunak nahastea, koloreekin jolastea, konbinazio berriak imajinatzea, eta oihal berrien bila ibiltzea. Me txifla. ๐จ
Formazioz gizarte-langilea naiz, eta denboraldi batez horretan aritu nintzen. Baina 2020an erabaki nuen proiektu txiki honetan %100ean murgiltzea.
Eta egia esanโฆ irakasle bikaina izan dut etxean: nire ama ๐งก
Bera jostuna izan da urte piluen, eta berak irakatsi dit nik dakidan guztia. Nire amamak berari erakutsi zion bezala, eta amamari bere amakโฆ
Horrela, lau belaunalditan zehar bidaiatu du jakintza honek ๐ฟ
Agian horregatik da niretzat jostea zerbait berezia. Ez da bakarrik oihalak elkartzea, belaunaldiz belaunaldi datorren hari bat jarraitzea baizik ๐งต
Horregatik ez da kasualitatea proiektu honen izena: Hasi ta Hazi.
Ama, amama eta birramama dira nire โHaziโ-ak. Nire sustraiak dira. Haiei zor diet ikasitako guztia.
Eta ni naiz โHasiโ. Proiektu txiki honi hasiera eman diona, eta zuekin batera bide luzea egitea espero duena. Zuekin batera hasi, eta hazten doan proiektua. ๐ฑ
Eskerrik asko honaino iristeagatik. Hemen hasten da marka txiki hauโฆ eta pozik hartuko zaituztet bide honetan nirekin bazatozte ๐งก
๐ Ongi etorri.