Haurdunaldi txartelak

Haurdunaldi txartelak

Badira momentu batzuk benetan balio dutenak. Eta haurdunaldia… horietako bat da 🌙

12. astetik 40+1. astera arteko txartelak aurkituko duzu,
bi astean behin argazki bat ateraz zure tripatxoaren eboluzioa modu berezi batean gordetzeko 📸

Txartela hartu, triparen ondoan jarri, eta…
klik!
Pixkanaka ikusiko duzu nola hazten den bizitza barrutik 🌱

Argazki guztiak elkartuz gero, bideo zoragarri bat sortu daiteke:
astez aste nola aldatu den tripa,
zelan gerturatu den momentua…
eta nola hazten joan den maitasuna. 🧡

Txartelen atzealdea zuri-zuria da,
momentu horretan sentitzen duzuna idazteko:
data bat, pentsamendu bat, amets txiki bat…
edo bihotzak eskatzen duen edozer. ✍️

Gainera, tartean momentu berezietarako esaldiak ere aurkituko dituzu:
💓 lehen taupadak entzuten dituzun egunerako
👶 lehen arropatxoak erosten dituzunerako
✨ eta jaiotzaren egunerako

Azken finean, betiko gordeko duzun oroitzapen bat da.
Momentu handi baten istorio txikia. 🌿

Eta bai…
euskaraz sortua, bihotzetik. 🧡

Opari originala, goxoa eta oso berezia da
haurdun dagoen lagun, ahizpa, lehengusina edo lankide horrentzat. 🎁

Batzuetan oparirik politenak
sentimenduak gordetzen dituztenak izaten direlako. ✨

18,00 

5 stockean