Portabokata guaiaba

Portabokata guaiaba

Eguneroko bokadiloa eramateko modu praktiko, koloretsu eta jasangarria.
Hasi ta Hazi portabokatek zure hamaiketakoa edo bokadiloa modu erosoan gordetzeko balio dute, plastikozko edo aluminiozko paperak albo batera utzita.

Kanpoko ehuna inpermeablea da; beraz, erabilera ondoren nahikoa da zapi heze bat pasatzea garbi-garbi uzteko, garbigailuan sartu beharrik gabe. Barrualdean elikagaiekin kontakturako egokia den plastiko zuria darama, bokadiloa segurtasunez gordetzeko.

Gainera, kolore bizi eta konbinazio alaiekin eginda daude, egunerokoari energia eta umore ona emateko.

Praktikoa: garbitzeko erraza
🌿 Berrerabilgarria: erabilera bakarreko paperak saihesteko
🎨 Koloretsua: egunerokoari alaitasuna emateko

Albal papera alde batera utzi eta egin salto berrerabilpenera.
Zure bokadiloak, modu politago eta jasangarriago batean.

15,00 

1 stockean

Izena bordatzea nahi baduzu, aktibatu “Gehitu brodatua” aukera saskira gehitzeko 😍

⚠️ Ez ahaztu :)

Zer izen brodatu nahi duzu?