Arropa poltsa hauek ordenaren aliatu txikiak dira, baina indartsuak 🧡
Kanpotik kotoizko oihal goxoz eginda daude, eta barrutik forro inpermeablea dute; horrela, barruan gordetzen duzuna babestuta eta txukun mantenduko da beti.
Hasieran askok karro azpian txikitxuaren arropatxuak gordetzeko erabiltzen zituzten 👶🍼 — bodiak, pijamak edo ordezko arropak dena batera eta erraz aurkitzeko moduan.
Baina poltsa hauek mila erabilera izan ditzakete:
✨ kuadernoak eta rotulkiak gordetzeko
✨ maletan dena txukun eta ondo antolatuta eramateko
✨ jostailu txikiak edo beharrezko gauzak eramateko
✨ edo eguneroko kaosa orden pixka batekin bizitzeko
Poltsa bat beharrezkoa da beti, bereziki ordenaren fan bat baldin bazara.
Eta onena? Bizitzako etapa ezberdinetan lagunduko dizula: gaur umeen arropatxuak gordetzeko erabiliko duzu; bihar, zure gauzak antolatzeko.
🧡 Praktikoa
🧡 Polita
🧡 Eta Hasi ta Haziren buenrollita estiloan
Neurriak: 30 x 25 cm inguru
Ordena eta poza poltsa bakarrean 🙂