Oihal ertain Alberdi
Oihal ertain Alberdi
Eguneroko momentu txikiak zaintzeko sortutako oihalak dira hauek: praktikoak, goxoak eta erabilera askotarako aproposak.
24 x 24 cm-ko neurrian, tamaina oso erosoa dute egunerokoan erabiltzeko.
Alde batetik kotoizko oihala dute ๐ฟ, eta bestetik bambu hiper-xuabea. Bambuaren ukitua bereziki goxoa da, azala mimoz garbitzeko aproposa โจ
Oihal hauek erabilera anitzetarako bikainak dira:
๐ Desmakillatzeko
๐ซง Aurpegia garbitzeko
๐ถ Haurraren adurra edo aurpegia garbitzeko
๐ Eskuak sikatzeko
๐ง Eguneroko beste hainbat momentutarako
Gainera, banaka saltzen dira, nahi duzun kolorea aukeratzeko aukera izan dezazun ๐จ
Zaintza
๐งบ Garbigailuan garbitu gehienez 30ยบ-tan
โ๏ธ Ondoren, airean sikatzen utzi
Batzuetan pieza sinpleak dira gehien erabiltzen direnakโฆ
eta hauek horietakoak dira. Eguneroko laguntzaile txiki baina oso goxoak ๐งก
8,00 €
1 stockean




